XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AZKEN-ITZAIparragirre ta Xenpelar garai berean bizi izan ziran, eta biok izan ziran ospetsu.
Xenpelar, esan det askotan, eskola kontuan, ez-jakin-utsa, baña bertsolari bezela, trebe ta maixu.
Iparragirre, bertsolari izan-arren, etzan iñolaz ere, Xenpelar'en mallaraño igo.
Iparragirre eskoladuna zan eta olerkari.
Ez da izango bultza aundiko ta irudimen goitarreko olerkaria, baño ez da bertsolari-uts, olerkari izena ere merezi du.
Bere bertsoak ba-dute sentipen xamur baten asnasa eta euskal-biotzak goxoki ikuitzeko indar aparteko bat.
Argatik, gure Erriak, eun urtez geroztik ere, gogoratzen ditu, abestu oi ditu.
Ba-ote-da euskaldunen bat bertso auxe kanta ez duanik noizpait beintzat?.